Lekeitio BHIko ikasleek Startinnova saria irabazi dute Electic Hair proiektuagaz
18 urtetik gorakoen kategorian lehen postua eskuratu du Lekeitioko taldeak. Martitzen arratsaldean jakin zuten epaia Bilboko Yimby aretoan egindako sari banaketanLekeitio BHIko Deiene Arantzeta Larrinagak, Ibai Saenz Perezek, Jone Blanco Zuazuak eta Mi...
18 urtetik gorakoen kategorian lehen postua eskuratu du Lekeitioko taldeak. Martitzen arratsaldean jakin zuten epaia Bilboko Yimby aretoan egindako sari banaketan
Lekeitio BHIko Deiene Arantzeta Larrinagak, Ibai Saenz Perezek, Jone Blanco Zuazuak eta Mikel Guijas Barainkak Startinnova lehiaketa irabazi dute 18 urtetik gorakoen mailan. Edurra zela eta atzeratu egin zen otsailaren 28rako aurreikusita zegoen proiektuaren aurkezpena, eta, beraz, astelehenean joan ziren lau gazteak Sarrikoko EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatera azken fasea gainditzera.Kategoria bakoitzeko 16 eta 17 urte artekoa eta 18 urtetik gorakoa bost proiektu onenek egitasmoak defendatu eta epaimahaiaren galderak erantzun behar izan zituzten astelehenean, eta martitzen arratsaldean, Bilboko Yimby aretoan egin zen sari banaketan jakin zuten emaitza. Lekeitio BHIko ikasleek lehen postua lortu zuten Electic Hair enpresa proiektuagaz. Etxez etxeko kalitatezko ileapaindegi eta estetika negozioa sortu dute gazteek.
Ikasleak, familia, irakasleak eta Andeka Uriarte Lekeitio BHI-ko zuzendaria ere egon ziren sari banaketa ekitaldian, «denak oso urduri emaitza jakin arte».
Lekeitio BHIko zuzendariak plaka bat jaso zuen oroigarri moduan, eta ikasleek ordenagailu eramangarri bana saritzat. Ikasleek Lekeitioko herria, udala, amankomunazgoa, Lea artibai Garapen Agentzia eta beste batzuk izan zituzten gogoan eskerrak ematerako orduan.
Bizkaiko eta Arabako 34 ikastetxeetako 793 ikasleen 160 proposamen aurkeztu dira Startinnovaren bosgarren jardunaldira. Helburua gazteen artean ekintzaileak izateko grina piztea da.