Bihar zabaldu eta martxoaren 25a bitartean, Bermeoko Liburu eta Disko Azoka hartuko du Lamerak. Goizez zein arratsaldez bisitatu ahalko da honako ordutegian:
11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Herritarrak azokan
Aurten,
14 erakusle egongo dira azokan, eta horietan bertaratutakoek
euskal eta erdal berritasunak aurkitu ahalko dituzte.
Euskal berritasunek, gainera, liburu zein diskoek, %10eko beherapena izango dutela azaldu dute antolatzaileek.
Berritasunak. Azaldu dutenez, azken berritasunen artean honakoak aurkitu ahalko dira azokan: Toti Martinez de Lezearen
Arbasoen Ituna, Jon Arretxeren
Arrutiren Banda, Alaine Agirreren
Libe-Maren, Anjel Lertxundiren
Horma, Arrate Egañaren
Klarisa, Totiren
Nur edota Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berriak.
Diskogintzan, berriz, Berri Txarrak, Ken Zazpi, Gatibu, Zea Mays, Goazen edota betiko Benito Lertxundi, Urdangarin Ruper… izango dira berritasunen artean.
Erakusketa. Liburu eta diskoekin batera, erakusmahaietan,
100 urte euskara zaintzen erakusketa ere jarriko dute ikusgai. Euskaltzaindiak ehun urte betetzen dituenez, «omenaldi xumea» egin nahi dio Liburu eta Disko azokak. Hala, besteak beste, Euskaltzaindiaren historia, helburuak, sail ezberdinak eta euskaltzain buruak ezagutzeko aukera egongo da azokan bertan.
Urtero legez, gainera,
zenbait idazle ere etorriko dira Bermeoko Liburu eta Disko Azokara. Horien bisitak, baina, a
zokako bigarren asteburuan izango direla zehaztu dute antolatzaileek. Aurten, Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo, Miren Palacios eta Joseba Itxaso idazleak egongo dira liburuak sinatzen.
Joseba Itxaso bermeotarrak, oraintsu aurkeztu du bere lehen eleberria, Nada sabes de la quinta estacion.