Iriste erraztasuna hobetzeko lanekin jarraitzen du udalak
Trake eta Almike kale inguruak egokitu ditu Bermeoko Udalak; iriste erraztasuna hobetu eta oinezkoentzako gune bihurtu dute, Erreteneri jarraipena emanezBermeoko Udalak iriste erraztasuna hobetzeko lanak egiten jarraitzen du. Oraingoan, Trake eta Almik...
Trake eta Almike kale inguruak egokitu ditu Bermeoko Udalak; iriste erraztasuna hobetu eta oinezkoentzako gune bihurtu dute, Erreteneri jarraipena emanez
Bermeoko Udalak iriste erraztasuna hobetzeko lanak egiten jarraitzen du. Oraingoan, Trake eta Almike kale inguruak egokitu dituzte. Iriste erraztasuna hobetu eta gunea oinezkoentzat egokitu dute; Almike kaletik Trakeraino, Erreten parkeagaz lotura eginez. Modu horretan, ibilgailuek ezingo dute kale horretan sartu.Kaleak aurpegi berria daukala dio Irune Ormaetxea hirigintza zinegotziak; «oinezkoak erosoago ibili daitezke, eta gune horretako merkatarientzat ere positiboa da. Ibilgailurik ezingo denez sartu, gunea erakargarriagoa izango da».
Kale zati hori, hortaz, altuera berean jarri dute, eta bi aldeetako espaloiak berritu dituzte. Bidegurutzean, berriz, hiruki formadun zebrabidea jarri dute, norabide guztietara zuzenduta. Gunea Erretenekin lotu gura izan dute, horregatik, material berak erabili dituzte, «jarraipena emateko».
Bizi kalitatea hobetzen
Lanok Bermeoko Udalak egindako irisgarritasun plangintzaren baitan kokatzen dituztela esan du Ormaetxeak: «Bermeo herri irisgarria izatea gura dugu, herritarren bizi kalitatearen alde eginez».
Ormaetxeak esan du oinezkoentzako gune gehiago ahalbidetzen joango direla saihesbideagaz lotura egiteko lanak egin ondoren.