Gernika Rugby Taldeak puntu bat lortu du Avia Eibarren kontra
Gernika Rugby Taldeak 24-37 galdu zuen Avia Eibar Rugby-ren kontra, zapatuan. Hala ere, puntu bat lortuta, pozik daude basurdeak, eta Euskal Ligan orain arte jokatu duten partidurik onena izan dela nabarmendu dute.«Galdu arren, guretzat partidua iraba...
«Galdu arren, guretzat partidua irabazi genuen. Oso ondo aritu zen taldea. Euskal Ligan jokatu ditugun partiduetatik gusturen amaitu duguna izan da», azaldu du Lukene Uriarte kapitainak.
Izan ere, taldea sortu zutenetik bigarren denboraldia da, eta badakite Amaiur Torneoagaz alderatuta, Euskal Ligan partidu gehiago galdu ditzaketela. Esperientzia hartzen joatea dute helburu, eta taldea sendotzeko lanean jarraitzea. «Markagailuak ez digu asko ardura; zapatuan ikusi zen talde bat garela, eta indarra daukagula».
Aurreko partiduetan baino jarrera lehiakorragoagaz aritu zen talde gernikarra. Eibarrek estreinatu zuen markagailua.
Hasierako minutuetan bi entsegu egin zituen talde gipuzkoarrak ez zituzten transformatu, eta partiduko hirugarrena etxekoek egin zuten. «Eurek entsegua egiten zuten bakoitzean, gu, burua makurtu ordez, gehiago animatzen ginen». Eibarrek zazpi entsegu egin zituen, eta Gernika RTk lau horietatik hiru transformatu zituzten.
Etxeko taldean hainbat jokalari daude min hartuta, eta ondorioz, hamabost jokalarigaz jokatu behar izan zuten. «Horrek aldaketak egiteko edo txandaka- tzeko mugatu egiten gaitu. Espero dugu hurrengo partidurako jokalari gehiago ondo egotea; horrek lasaitasun handiagoa ematen du eta».
Gaztedigaz hitzordua
Hain zuzen, bi aste barru Escor Gaztediren kontra lehiatuko da Gernika-Lumoko taldea. Zapatuan egindako lanagaz oso pozik eta hurrengorako gogotsu daudela adierazi dute.
Gaur gaurkoz, Euskal Ligaren 2. faseko sailkapenean laugarren dago Gernika RT, 3 puntugaz. Gaztedi hurrengo aurkariak 5 puntu dauzka. Talde eibartarra dago sailkapen buruan, 15 pun-tugaz, eta La Unica RT sailkapeneko bigarrenak liderrak baino puntu bat gutxiago dauka.