Josu Uriarte markina-xemeindarrak irabazi du XII. Kalamua Igoera
Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, Etxebarritik eta Kalamuara arteko XII. igoera egin zen zapatuan. Guztira, hamazazpi korrikalarik egin zuten 5 kilometro inguruko igoera. Giro ederra izan zen nagusi, korrikalariez gainera, oinez ere igo zen jend...
Tontorrera heltzen lehenengo mutila Josu Uriarte markina-xemeindarra izan zen; 33 minutu eta 44 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Elorrioko bi neskek parte hartu zuten igoeran, Inma Rafaelek eta Iratxe Arrizabalagak, eta biak batera igo ziren tontorrera; 49 minutu eta 48 segundotan osatu zuten ibilbidea.