Busturialdea, BBK sariketaren finaletik kanpo
Lehenengo eta bigarren kanporaketak irabazita, Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek BBK sariketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zuten atzo goizean. Bien arteko norgehiakoaren ostean, Durangaldeak eskuratu zituen puntu gehien. Ondorioz, Busturialdea...
Durangaldea taldeko bertsolariak baino 18 puntu gitxiagogaz geratu ziren Busturialdeko taldekideak. 370.5 puntu batu zituzten bertakoek, eta, Durangaldekoek berriz, 398.
Etxean abestu zuten Durangaldekoek, Fray Juan de Zumarragako institutuan. Publikoan institutuko ikasle eta irakasleak egon ziren sariketaren nondik norakoak jarraitzen.
Oholtza gainera igo ziren bertoko eta hango bertsolariak. Busturialdeko taldean Janire Arrizabalagak, Oier Errenteriak eta Beñat Bilbaok abestu zuten 18 urtera artekoen mailan; Lurdes Ondaro, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi aritu ziren, berriz, 19 eta 24 urte bitartekoen mailan.
Durangaldeko taldean berriz, Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte, Iruri Altzerreka, Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Igor Galarza izan ziren.
Hurrengo kanporaketa
2. finalaurrekoa gaur jokatuko dute Hego Uribe eta Uribe Kostak Sopelan. Irabazleak Durangaldearen aurka jokatuko du finala etzi, Bilboko BBK Aretoan.