Jende andana bildu dute Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek lehenengoz antolatutako Naturimagen natura-argazkigintza eta bideogintza jardunaldiek; alde teoriko zein praktikoa eskaini dute
Norberak dakienagaz eta besteak kontatzen duenagaz jakintza aberasgarriak sor daitezke; bizipenak elkartrukatuz esperientzia politak bizi daitezke. Hala egin dute asteburuan Urdaibai Bird Centerren bildutakoek, natura eta argazkigintza uztartu dituzten jardunaldiak ardatz hartuta.
Angel Herraizen hitzaldia. Argazkia: Urdaibai BIrd Center.
Argazkigintza eta bideogintza teknikak azaltzeko hitzaldiak eman zituzten, eta hizlarien esperientzia pertsonalekin ere gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. «Modu erraz eta erakargarrian ikasteko aukera» izan zuten, gainera.
Eta alde teorikoaz gain, praktikoa ere landu zuten, paduretara eta behatokietara irteerak eginez.Optika eta argazki enpresek, gainera, beraien materiala jarri zuten bertaratutakoentzako erabalgarri. Hegaztiei argazkiak ateratzeko aukera ere izan zen.
Partaideak «pozik eta errepikatzeko gogoz» bukatu zituzten jardunaldiak, eta zentroak, bere aldetik,berriro antolatzeko asmoa erakutsi du.