Zuhaitz Eguna ospatuko dute domekan, Ziortza-Bolibarren
Aranbaltz kultur elkarteak, Markola guraso elkarteak eta Ziortza-Bolibarko Udalak elkarlanean antolatuta, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Ziortza-Bolibarren, etzi.11:00etan jarri dute ordua horretarako. Udaletxe aurrean elkartuko dira, eta bertan landatuko...
11:00etan jarri dute ordua horretarako. Udaletxe aurrean elkartuko dira, eta bertan landatuko dituzte arbolak. Han zeuden zuhaitzak usteldu egin zirenez, Zuhaitz Eguna baliatu izan dute haiek utzitako lekuan berriak jartzeko.
Arbolak landatu ostean, bertaratzen diren guztientzat kopaua edukiko dute.
Herritarrei gonbidapena
Iaz, Zuhaitz eta Konpost eguna ospatu zuten. Konposta egin, eta Etxepare Lizeoko diru bilketa kanpainagaz bat eginda, hamabost sagarrondo landatu zituzten, eta 50 bat kilo konpost banatu. «Iazkoa oso ondo joan zen, eta aurten zer edo zer desberdina egin nahi izan dugu.
Domekako landaketan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak».