Txitxiburduntzi eta Zuhaitz eguna izango dute etzi
Zuhaitzak landatu eta txitxiburduntzia egiteko eguna izango dute mendatarrek domekakoa. 10:30ean Artape aurrean elkartu, eta handik Kalbariora joango dira. Bertan, aurreko urteetan landatutako arbolak bisitatu, eta berriak landatuko dituzte. 12:00ak al...
Zuhaitzak landatu eta txitxiburduntzia egiteko eguna izango dute mendatarrek domekakoa. 10:30ean Artape aurrean elkartu, eta handik Kalbariora joango dira. Bertan, aurreko urteetan landatutako arbolak bisitatu, eta berriak landatuko dituzte. 12:00ak aldera, taloak egingo dituzte, Taberna Barrin. Taloak egin ahala erreko dituzte txorizoak.