Laiak adierazpen askatasunaren aldeko mahai ingurua egingo du gaur, Busturian
Busturiko Laia herri mugimenduak adierazpen askatasunaren aldeko eta faxismoaren aurkako mahai ingurua eta kontzertuak antolatu ditu gaurko. Mahai ingurua 19:30ean izango da Axpeko Otxozulo Gaztetxean, eta Pablo Hasel rap abeslariak parte hartuko du.Bi...
Bi urteko espetxe zigorra eta 24.300 euroko isuna ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Pablo Hasel rap abeslariari, terrorismoari gorazarre egitea eta Espainiako koroari irainak egitea leporatuta. Haselek bere egoera azalduko du, bai eta Katalunian bizi duten egoera ere.
22:00etan, leku berean kontzertuak egongo dira. Pablo Hasel, Gatom raperoa eta Kakaniko zaitez DJ igoko dira agertokira. Sarrerak 3 euro balio ditu.