Kosnoagak sei domina lortu ditu EHko Neguko Txapelketan
Kosnoaga Igeriketa Taldeko kideek Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuen Tolosako Usabal Kiroldegian, aurreko asteburuan.Talde gernikarrak urrezko bi domina eta zilarrezko lau irabazi zituen.Zortzi neska-mutilek lehiatu zuten txapelketa. «Lan ap...
Zortzi neska-mutilek lehiatu zuten txapelketa. «Lan aparta egin zuten; ez soilik lortutako kirol emaitzengatik, talde modura azaldu eta elkar animatuz eman zuten irudiagatik ere bai», adierazi dute klubaren ordezkariek.
Hego Euskal Herriko klubetako gazte mailako 200 igerilari inguruko aritu ziren nor baino nor gehiago bi egunez, «erlojuari segundoak osteko ahaleginetan». Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan igeriketa talde indartsuak daudela nabarmendu du Gernika-Lumoko klubak. «Giro bikainaz gozatu genuen hamar kaleko igerileku zoragarrian». Txapelketatik kanpo elkarregaz egoteko astia eduki zuten. Igerilarien, entrenatzaileen eta gurasoen arteko «harremanak sendotzen» eta «giro ona elikatzen» segitzeko helburuagaz Zubietan hartu zuten ostatu.
Nagusien txapelketak
Gazte mailako igerilarien neguko lanaren «balantze ezin hobea» egin dute. Orain bi hitzordu garrantzitsu ditu aurretik Kosnoagak.
Datozen bi asteburuetan Bizkaiko eta Euskal Herriko nagusien txapelketak jokatuko dituzte. Bizkaiko taldeak Santurtzin lehiatuko dira, eta Hego Euskal Herrikoek, berriz, Iruñean izango dute hitzordua.