Finalaurrekoetara heldu da Beteranoen Esku Pilota Txapelketa
Finalera igarotzeko asteburu honetako partidu biak irabazi beharko dituzte bikoteek. Gaur arratsaldean eta domeka goizean jokatuko dituzte partiduakBeteranoen Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoak zehaztuta daude jada. Joan den asteburuan erabaki ...
Finalera igarotzeko asteburu honetako partidu biak irabazi beharko dituzte bikoteek. Gaur arratsaldean eta domeka goizean jokatuko dituzte partiduak
Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoak zehaztuta daude jada. Joan den asteburuan erabaki ziren Pradera eta Gandiaga eta Astigarraga eta Egañarekin batera txapelketaren azken aurreko partiduetan egongo diren bikoteak.Telleria eta Conde, Kaltzakorta eta Bastidaren kontrako partidua irabazita zuzenean igaro ziren finalaurrekoetara. Beste bikotea berriz, domekan gelditu zen zehaztuta, Kaltzakorta eta Bastida eta Beraza eta Etxebarriaren artean jokatu zen berdinketa hausteko partiduan. Hamar tantoko aldeagaz irabazita, Kaltzakortak eta Bastidak finalaurrekoetarako sailkatzea lortu zuten.
Gaur partidu bat eta etzi bueltakoa jokatu beharko dute orain finalaurrekoetara ailegatu diren lau bikoteek. Alde batetik, Telleria eta Conde iazko txapeldunek txapelketako bikote gazteena izango dute aurrean Pradera eta Gandiagarena. Bestalde, ligaxka osoa partidu bat ere galdu ez duten Astigarraga eta Egaña eta goranzko joera erakutsi duten Kaltzakorta eta Bastida neurtuko dira.
Finalera heltzeko partidu biak irabazi beharko dituzte bikoteek, eta horrela ez bada, berdinketa haustea martxoaren 16an egingo dela azaldu dute txapelketaren antolatzaileek. Finala, berriz, martxoaren 25ean jokatuko da.
Ordutegia
Gaur 19:00etan jokatuko dute Telleria-Conde eta Pradera-Gandiaga bikoteek, eta 20:00etan. Astigarraga-Egaña eta Kaltzakorta-Bastidak. Etziko partiduak 10:00etan hasiko dira, ordu horretan Astigarraga-Egaña eta Kaltzakorta-Bastida bikoteen arteko bueltako partidua jokatuko da, eta 11:00etan neurtuko dira Telleria-Conde eta Pradera-Gandiaga bikoteak.