87 urteko gizonezko bat hil da Bermeoko auto istripuan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur 10:30 inguruan, auto istripua izan da BI-3101 errepidean, 37,3 kilometroan. Bermeo eta Bakio lotzen dituen errepidea da, eta Bermeoko Arane auzo parean gertatu da ezbeharra.
Autoan pertsona bakarra zihoan; istripuan bertan zendutako gizonezkoa, hain zuzen ere. Kotxea errepidetik atera, eta auto barruan harrapatuta geratu da herritarra. Suhiltzaileek adinekoa autotik ateratzea lortu dute, eta medikuen esku utzi dute. Hala ere, azken horiek ez dute ezer egiterik izan istripuan zauritutakoa salbatzeko.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute noranzko bietan, baina bertako lanak bukatu ostean berriz ere zabaldu egin dute.