Ume jaioberriak dituzten familientzako diru laguntza handitu du Ibarrangeluko Udalak
Azken Osoko Bilkuran aho batez onartu zuten ume jaioberriak dituzten edo umeak adoptatu dituzten familiei ematen zaien diru laguntza igotzea.
Orain arte 300 euro ematen zizkien udalak, eta aurten, ostera, 600 euro jasoko dituzte.
Azaldu dutenez, herriko familienganako ardura eta aldekotasun sozialaren aldeko aldarria egin zuten zinegotzi guztiek.