Emakumeen Nazioarteko Egunari begira Euskal Herriko mugimendu feministak Emakumeok planto! lelopean biharko deitu dituen lanuzteekin bat egingo dute Lea-Artibaiko EH Bilduko emakume zinegotziek, eta agerraldia egin zuten Markina-Xemeingo Goiko Portalea...

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira Euskal Herriko mugimendu feministak
Emakumeok planto! lelopean biharko deitu dituen lanuzteekin bat egingo dute Lea-Artibaiko EH Bilduko emakume zinegotziek, eta agerraldia egin zuten Markina-Xemeingo Goiko Portalean erabakia kaleratzeko. Martxoaren 8rako grebarako deia zabaldu eta herrietan mugimendu feministak antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia luzatu dute Janire Omar Guenetxeak (Aulesti), Eneritz Basurko Pagoagak (Ondarroa), Julene Garate Kaltzakortak (Berriatua), Ainhoa Egurrola Gorostolak (Berriatua), Iratxe Lasa Aranak (Markina-Xemein), Isa Mandiola Zuazok (Markina-Xemein), Rakel Elu Bengoetxeak (Ondarroa), Myrian Etxebarrieta Badiolak (Lekeitio) eta Miren Tere Aboitiz Erkiagak (Lekeitio).