HITZAk bat egingo du Martxoaren 8ko plantoagaz
Muga guztiak gaindituko dituen greba feminista bat proposatu du Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako. Iaz 70 herrialdetan baino gehiagotan egindako deialdiari egindako erantzuna izan da, emakumeek hainbat esparrutan sufritzen dituzten i...
HITZA-ri dagokionez, eta aurrekoetan egin modura, deialdia baino egun bat lehenago egingo dute langileek lanuztea; hortaz, Internetera eta sare sozialetara begira egingo du erredakzioak lan gaur, lau orduz, eta, ondorioz, bihar ez da papereko ediziorik egongo.
Bihar, kalean egongo gara kazetariok, emakumeen aldarrikapenei jarraipena egiten eta merezi duen moduko ikusgaitasuna ematen. Eta barikuan, etxean jasoko dute harpidedunek egunkaria.
HITZA-ko komertzialek eta 11Barri lantaldeko emakumeek, Martxoaren 8an egingo dute lanuztea; 11:00etatik 15:00etara bitartean.
Bezero arreta zerbitzuak ere biharko plantoagaz bat egingo du; eta zerbitzua emakume batek eskaintzen duenez, bihar ezingo die deiei erantzun.
Azkenik, egunkaria etxerik etxe banatzen dutenetako asko ere emakumeak dira, eta haiek ere Martxoaren 8rako deitutako plantoagaz bat egingo dute.