Dokumentalari amaiera eman dio Sarek, proiektu berriari ekiteko
areren Aterabidetik dispertsiometraiari barikuan eman zioten amaiera ofiziala, Gernika-Lumoko Astran, Azken emanaldia izan dadila izenburupean. 50 bat lagunen artean, dokumentalaren ez-ohiko emanaldia egin zuten; tarteka, Sareko kideen adierazpenak uzt...
Erradiografiak liburuxkan eta Aterabidetik dispertsiometraian parte hartutako kideen laguntza eskertzeko baliatu zuten barikuko ekitaldia, batetik. Hala, orain arteko proiektuekin zer bilatu nahi izan duten ere azaldu zuen Gernika-Lumoko Sarek. Horregaz batera, bertaratutakoei helarazi zioten argazkigintzari lotutako proiektu berriari ekingo diotela aurrerantzean. «Proiektu berri bati ekingo diogu, baina jarraituko dugu aurretik egin ditugun hainbat ekimenekin».
Bertaratutakoen erantzunagaz «pozik» dago Sare, eta «giro ona» sortu zela adierazi du. Barikuko hitzordua, gainera, sarekideen inplikazioa eskatzeko ere erabili zuten. Izan ere, Sareren asmoa dispertsioak 30 urtean Gernika eta inguruetan eragindakoaren argazki bat egitea da, eta, horretarako, «era batean edo bestean dispertsioaren eraginpean egon diren pertsonen argazkiak» lortu nahi dituzte. Hori posible egiteko, jende guzti horren informazioa behar dutela azaldu dute; «horretarako, sarekideen laguntza behar dugu».
Sarek, bere aldetik, denak etxean egon arte lanean jarraitzeko asmoa agertu du. «Aldarrikatzen dugu horrelako gehiago egin beharraren azkena izan dadila. Aterabidetik ekarpena izan dadila hau ere, zinez».