Ugaitz Mugertza 3. geratu da Urrezko Aizkora finalean
Ugaitz Mugertza mutrikuarra hirugarren geratu da Binakako Urrezko Aizkora finalean. Domekan Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatu zuen finala mutrikurrak Joseba Otaegigaz bikotean. Iker Vicente eta Ruben Saralegi lehengusuak izan ziren txapela burua...
Irabazleek 24 minutu eta 45 segundo behar izan zituzten lanak amaitzeko, Aitzol Atutxak eta Julen Alberdik minutu 1 eta 8 segundo gehiago, eta Ugaitz Mugertzak eta Joseba Otaegik irabazleek baino minutu eta erdi gehiago. Bikote txapeldunak finaleko bost probetatik hiru irabazi zituen, eta beste bi bikoteek proba banatan irabazi zuten.
Hiru bikoteek lehia estua eduki zuten azken enborretaraino, eta horren erakusle izan zen azken proba hasi baino lehen bi bikote faboritoek 11 segundoko aldea zeukatela bakarrik beraien artean, eta Mugertza eta Otaegi ere bakarrik 37 segundora zeudela. Mugertzak eta Otaegik denbora asko zeukaten kentzeko azken lanean beste bikoteei gutxienez azpitxapeldunak izan nahi bazuten, baina azkenean ez zuten lortu, eta bigarren postua eskuratzetik 22 segundora geratu ziren.