Sekun Badiola Alzaak ondo merezitako omenaldia jaso du
33 urteren ostean, Sekun Badiola Alzaak Artibai Judo Taldeko lehendakari izateari utzi dio. Kargua uzteaz batera, judoka legez ere erretiratu egin da. Taldekideek urte horietan guztietan egindako lana eskertu nahi izan diote.Sekun Badiola Alzaa Artibai...
33 urteren ostean, Sekun Badiola Alzaak Artibai Judo Taldeko lehendakari izateari utzi dio. Kargua uzteaz batera, judoka legez ere erretiratu egin da. Taldekideek urte horietan guztietan egindako lana eskertu nahi izan diote.
Sekun Badiola Alzaa Artibai Judo Taldeko judoka eta lehendakaria omendu zuten taldekideek zapatuan, Guzur-Etxean.Artibai Judo Taldeko kideez gain, han egon ziren baita ere Badiolaren emaztea eta bestelako senideak. «Oso ondo pasatu dut taldean, gustura aritu naiz, benetan. Talde jatorra zarete; judoa praktikatzen jarraitzeko esan nahi dizuet», esan zuen Badiolak, hunkituta. Omenaldia xumea bezain polita izan zen. 33 urtean egindako lana aitortzeko, taldeak plaka bat oparitu zion. Horrez gain, urpekaritza praktikatzeko trajea ere oparitu zioten.
Luis Ferreño entrenatzaileak hartu du lehendakaritza, eta hitz batzuk eskaini zizkion. «Mila esker egin duzun guztiagatik. Momentu onak eta txarrak bizi izan ditugu, eta beti egon zara hor. Judoka legez dotorea eta konstantea izan zarela esan behar da. Mila esker, Sekun!».