Promozio Mailako finalerdiak erabaki dira Markina-Xemeinen
Emakume Master Cup txapelketako Promozio Mailako final laurdenak jokatu ziren domekan, Markina-Xemeingo pilotalekuan. Partidu onak eta lehiatuak ikusteko aukera izan zuten zaleek. Finalerdietarako lau bikoteak erabakita gelditu ziren.Lau bikote sailkat...
Lau bikote sailkatu ziren txapelketaren hurrengo faserako: Alaitz Badiola (Azpeitia) eta Oihana Orbegozo (Azpeitia), Maddi Unanue (Azpeitia) eta Naroa Agirre (Zestoa), Ainhoa Urien (Abadiño) eta Amaia Vicario (Donostia) eta Nagore Aramendi (Azpeitia) eta Oihana Unanue (Azpeitia).
Txapelketa azken txanpara heltzen ari da; hala datorren domekan erabakiko da Zamudion zeintzuk bikote egongo diren Lehen Mailako finalerdietan.
11:30etik aurrera jokatuko dira bi final laurdenak: alde batetik, Maider Mendizabal-Miren Larrarte eta Nagore Bilbao-Arrate Bergara bikoteen arteko norgehiagoka egongo da, eta beste alde batetik, Patri Espinar-Eneritz Arrieta eta Amaia Araiztegi-Maddi Mendizabal bikoteak neurtuko dira.