Giro ona, Ondarroako III. Kantu bazkarian
Giro ona egon zen zapatuan Zubi Zahar herri ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen baitan antolatu zuten kantu bazkarian.Eguerdian kalejira egin eta gero, 70 lagun inguru batu ziren Zubi Zahar herri ikastolako jantokian egin zuten bazkarian; aurtengoa ...
Eguerdian kalejira egin eta gero, 70 lagun inguru batu ziren Zubi Zahar herri ikastolako jantokian egin zuten bazkarian; aurtengoa hirugarren aldia izan da, eta lehenengoa ikastolan. Eta aurrekoetan legez, bazkalostean musika, barreak eta giroa izan ziren nagusi.
Angel Mariezkurrenak eta haren musikariek gidatuta, herritarrak gustura ibili ziren euskal kantak abesten. Ondarrutarrez gain, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko beste herritar batzuk ere egon ziren kantu bazkarian.