Martxoaren 8a berezia izango da aurtengoa. Emakumeen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko mugimendu feministak planto egitera deitu ditu emakumeak, «menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko». Hala, zenbait sindikatuk l
au edo bi orduko lanuzteak egiteko eskatu dute.
Emakumearen Nazioarteko Eguna Bermeon, iaz
Emakumeok planto! aldarrikapenagaz bat egin, eta
etzi amantalak leiho eta balkoietan eskegitzera deitu dute. Era berean,
morez janztera animatu dituzte emakumeak.
Bermeon eta Gernika-Lumon, esaterako, belaunaldi eta sektore desberdinetan lan egiten duten andrak elkartu, eta denen artean mobilizazioak adostu dituzte biharko. «Planto zaratatsua» izatea gura dute, eta horretarako, kalera aterako dira. Manifestazio, kalejira eta ekitaldiak egingo dituzte han eta hemen.
Gutxieneko zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzak greba feministaren egunerako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen berri eman du gaur. Eta,
gehiengo sindikalak errekurritu egin ditu, «neurriz kanpokoak» direla salatuz. ELA, LAB, Steilas, EHNE-Bizkaia eta Hiru sindikatuek adierazi dute ezarritako
gutxieneko zerbitzu mailak «grebara atera nahi duten emakumeen eskubidea» urratzen duela.
Adingabeen egoitzetan, heziketa zentroetan eta etxebizitza komunitarioetan jaiegunetako gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, eta ondorioz, sindikatuek diote egoitza horietan langile bakar batek ere ezin izango duela grebarik egin. Eta, bereziki larritzat jo dute adinekoen egoitzetan ezarriko den gutxieneko zerbitzua. Orain arteko grebetan zerbitzuaren %50 ziurtatu dute eta bihar zerbitzuaren %70 bermatzea erabaki du Jaurlaritzak.
Haur eskoletan zuzendari taldeko kide bat eta koordinatzaile bat derrigorrez lanean aritzea agindu du Jaurlaritzak. Baina, haur eskoletan ez dago zuzendaritzako langilerik: «Kolektibook nagusiki emakumeek osatzen dituzte; euren greba eskubidearen kontrako eraso zuzena da».
Greba egiteko arrazoi asko daudela diote mugimendu feministek. Horien artean, arrazoi nagusi hauek azpimarratu dituzte: «Eredu ekonomiko honek zapaltzen gaituelako, indarkeria matxistak jipoitzen gaituelako, arrazakeriak akatzen gaituelako eta kultura patriarkalak baztertu, objektu bihurtu eta estereotipatzen gaituelako».
Hain zuzen, sistemak «feminizatutako ogibideak» ezkutatzen eta gutxiesten dituztela esan dute; hau da, bizitzaren «iraunkortasunarekin eta zaintzarekin» lotutako lanak, sistemak ez dituela behar bezala baloratzen. Lan horietan dihardutenak sistemak «ikustezin bihurtu» dituela salatu dute.
Zehaztu dute
andreek urtean gizonezkoek baino %7 gutxiago kobratzen dutela eta etxeko langileen erdia baino gehiago emakumeak eta atzerritarrak direla.
Ezagutzan eta mundu akademikoan sistema «patriarkal eta androzentrikoa» nagusitzearen kontra agertu dira: «Emakumeen ekarpen historikoak alboratzen dituelako, merkatuko premietara zuzendutako gaiak eta edukiak hobesten dituelako, eta genero rolak auzitan jarri ez eta errotzen dituelako».
Aurtengo Martxoak 8 aldarrikapenez eta protestaz beteta dator. Hala ere, urtero legez,
ospakizunetarako tartea ere hartuko dute herri askotan, eta hainbat jarduera egongo dita aukeran: filmen proiekzioak, berbaldiak, solasaldiak, tailerrak, antzezlan saioak, kalejirak edota erakusketak izango dira batean edo bestean; asko eta askotarikoak.
EGITARAUA HERRIZ HERRI
Ajangiz
Etzi.
– 19:00. Emakumeen argazkia.
– Ondoren. Merienda, txokoan.
Bermeo
Bihar.
– 18:30. Nola jarri zahartzea gure agenda feministan hitzaldia, Erroxaperen egoitzan Hizlaria: Mari Luz Esteban.
Etzi. Emakumeok Planto!
– 11:00. Kalejira zaratatsuak, Goiko Plazatik eta Salicatik
– 11:00. Ana Martin Somokurtziok egin duen abestiaren aurkezpena, Goiko Plazan.
– 11:00;12:00;13:00. Antzinako kofradiako sirenak eta elizetako kanpaiak joko dituzte. Ondoren, minutu bateko isiluneak.
– 13:00. Elkarretaratzea, Lameran.
– 18:30. Bilborako manifestaziora joateko autobusa.
Etzi.
– 18:00. Nagusiei omenaldia, Demiku elkartearen lokalean. Elkarteko bi kideren berbaldia. Ondoren, txokolatada.
Barikua.
– 15:00. Bazkaria Erroxapeko martxak girotuta, Kasinoan.
Martxoak 16, barikua.
– 18:00. Berdintasuna maite dugulako ipun kontaketa saioa, udal liburutegian.
– 19:30. Emakume film laburren bilduma, Nestor Basterretxea aretoan.
Martxoak 23, barikua.
– 19:00. Berdintasuna kirolean hitzaldia, Arrantzaleen Museoan. Hizlariak: Ainhoa Azurmendi, Iraia Iturregi eta Bingen Arostegi.
Busturia
Etzi.
– 18:00. Pelikula Altamirako kultur etxean eta txokolatada. Enkartelada Altamirako plazan.
Ea
Etzi.
– 19:00. Elkarretaratzea, plazan.
Zapatua.
-19:30. Chiapaseko emakumeen inguruko hitzaldia Irati Bizkarraren eskutik, Natxituko Bolatokian. Ondoren. afaria (afal ostea musikaz girotuta).
Ereño
Etzi.
– 17:00. Emakumeen Briska Txapelketa, Ereñozar tabernan. Ondoren, merienda.
Forua
Zapatua.
-11:15. Irteera Arte Ederren museoara. Bazkaldu ostean Muestra Carnaval de Cadiz ikuskizuna Euskalduna Jauregian (bihar arte eman daiteke izena, Kultur Etxean ).
Gautegiz-Arteaga
Zapatua.
– 21:00. Emakumeen afaria Lezika jatetxean. (Izena emateko azken eguna gaur).
Gernika-Lumo
Etzi.
– 12:00. Kalejira girotua, Institututik eta Juan Kaltzada egoitzatik
– 13:00. Ekitaldia, Merkurion.
– 20:00. Manifestazioa, Merkuriotik hasita.
Ibarrangelu
Etzi.
-18:00. Txokolatada, Gabirin.
Mundaka
Martxoak 13, martitzena.
– 19:00. La domadora de sueños helduentzako ipun kontaketa saioa Virginia Imazekin, Tribisarrospe Kultur Etxean.
Muxika
Zapatua.
– 19.30. Isilduen museoa antzezlana, Ibarruriko elizan (doan).
Domeka.
– 14:00. Herri bazkaria, Urrutxuko Erretegian (udalak autobusa jarriko du). Ondoren. EinGogaz kantan eta dantzan. (Txartelak liburutegian, bihar arte).
Nabarniz
Etzi.
– 17:00. Briska txapelketa liburutegian.
– 19:00. Afari-merienda herriko tabernan.