Txikitzerik elkarteak hitzaldi eta tailer bana antolatu ditu
BERMEO // Txikitzerik elkarteak antolatuta, bihar, umeen eta nagusien oldarkotasuna landuko dute tailer batean. Frantziskotarren lokalean batuko dira, 16:30etik 19:30era. Domekan, umeen jeloskortasun, bekaizkeri eta gezurrei buruz ariko dira hitzaldi b...
BERMEO // Txikitzerik elkarteak antolatuta, bihar, umeen eta nagusien oldarkotasuna landuko dute tailer batean. Frantziskotarren lokalean batuko dira, 16:30etik 19:30era. Domekan, umeen jeloskortasun, bekaizkeri eta gezurrei buruz ariko dira hitzaldi batean, bai eta nagusien interpretazio moduaz. 11:00etan izango da hori, Nestor Basterretxea aretoan. Yolanda Gonzalez psikologoak eskainiko ditu biak. txikitzerik@gmail.com-era idatzita eman beharko da izena.