Nor zen Juan de Zumarraga?
Prentsan agertzen diren berriek zeresan ugari ematen dizkigute egunero. Horietako bat izan da Durangoko zinegotziek sozialisten bozeramailearen eskaeraz Juan de Zumarraga ospetsuaren izena kentzea herriko ikastetxe bati eta bera jaiotako kaleari. Berri...
Eliz gizon bezela, Mexikoko lehenengo gotzai eta artzapezpiku izendatu zuten, bere nahiaren kontra. Denek nabarmentzen zuten bere apaltasuna eta behartsuen aldeko eskuzabaltasuna. Frantziskotarra izanik, bere bizitza pobretasunean oinarritu zuen. Krisau bezela nabar- mendu bazen, arlo zibilean ez zen gutxiago izan.
Karlos I enperadoreak estimu handia zion ezagutu zuenetik.Horregatik jarri zuen bere gain indigenen aldeko lanpostu garrantzitsua, hainbeste buruko min eta atsekabe eman zion goikargua.
Zumarragak ezin zituen onartu kolono espainiarren gehiegikeriak. Horietako asko konkistatzaileen legeetan oinarrituta egiten zituzten. Egoera hau onartezina zen Zumarragarentzat, eta ikusiz egoera hobetzeko bere eta bere fraile lagunen ahaleginak ez zirela nahikoak, beste bide batzuk hartzea pentsatu zuen. Bere kontrako kolonoen salaketei erantzuteko Espainiara etorri behar izan zuen, eta gezurrezkoak zirela probatuz, indigenen egoera hobetzea lortu zuen, bere salatzaileak baztertuz, eta legeak eta epaileak aldatuz.
Ahalegin horretan, Trentoko Kontziliora zihoazen ordezkariei eta baita ere delegatuei eskatu zien mundu guztiko gotzaien bilera ospetsu horretan indigenen egoera larria eztabaidatzea.
Indigenen alde Zumarragaren eginahalak ez ziren hor gelditu. Nekazarien lan neketsu eta atzeratuak leundu asmoz, bertotik hiru itsasontzitan astoak eta mandoak eramateaz gain, han ezagutzen ez ziren ardiak, txerriak, ahuntzak, etxeko hegaztiak ere eraman zituen. Baita mahatsondoak, olibondoak, hazi desberdinak eta abar.
Beste aldetik, ez zen ahaztu gaixotasun larriak eta kutsakorrak zituztenekin. Baztertuak ziren horientzat ere egoitzak sortu zituen, bere hurbiltasuna agertuz.
Beste arlo garrantzitsua, garrantzitsuena beharbada, irakaskuntza izan zen. Hainbat ikastetxe, Amerikako lehenengo unibertsitatea eta liburutegia sortu zituen. Inprenta ere berak eraman zuen, eta bertan argitaratu zituen lehenengo liburuak gaztelaniaz eta indigenen hizkuntzan. Irakasle asko eraman behar izan zituen, eta 500 urte atzeragoko garaiak zirela kontuan hartuz, emakumeak irakasle horien artean izatea aurrerapauso handia izan zen.
Zumarraga ez zen ahaztu bere herriaz. Durangoko bere etxea behartsuentzat ostatu bihurtu zuen, eta familiarekin harremanak sarri izaten omen zituen. Ezaguna eta garrantzitsua da euskeraz 1537an idatzitako eskutitz luze bat. Euskeraz idatzitako testu luze hau zaharrena da. Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae baino zaharragoa.
Zumarragaren ibilbidea ezagutuz, zaila da ulertzea Durangoko zinegotziek plurikulturaren izenean «erdera batuan?» goimailako herriko seme bati ohorea kentzen saiatzea. Badirudi, gaur egun erlijio-arekiko arnasten ari garen pentsakeraren haize boladaren ondorio dela.