Martxoaren 8a da Forutik Forura BTT martxan izena emateko azken eguna
III. Forutik Forura BTT Martxa martxoaren 11n egingo dute. www.haitzbiribil.com webgunean otsailaren 15ean zabaldu zuten izen ematea, eta martxoaren 8a da izena emateko azken eguna. Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu barik daudenek...
Egunean bertan izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dituzte federatu zein federatu barikoek. 08:30etik aurrera izena eman ahal izango da martxoaren 11n .
14 urtetik 18 urtera artekoek parte hartu ahal izateko gurasoen baimena behar dute.
09:30ean hasiko da proba. Martxa luzean izena ematen duten txirrindulariek 33 kilometroko ibilbidea (1.300 metroko desnibel positiboagaz) burutuko dute, eta martxa laburrekoek 20 kilometrokoa (650 metroko desnibel positiboagaz). Ibilbideen zatirik handiena (%80) mendi bideetatik izango da.
Ibilbidean zehar anoa postu bat egongo da guztientzat, eta bukaeran hamaiketakoa izango dute. Parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dutela jakitera eman dute Haitz Biribil elkartearen ordezkariek.