Luis Arraiz ondarrutarra, Euskadiko txapeldun
Ondarru Karate Taldeko (OKT) Luis Arraiz Euskadiko Karate Txapelketan irabazle geratu da beteranoen Kata kategorian. Duela hilabete bat jokatu zen Bizkaiko Txapelketan ere nagusitu egin zen Arraiz, eta, horrenbestez, Euskadiko txapeldun titulua lortuta...

Ondarru Karate Taldeko (OKT) Luis Arraiz Euskadiko Karate Txapelketan irabazle geratu da beteranoen Kata kategorian. Duela hilabete bat jokatu zen Bizkaiko Txapelketan ere nagusitu egin zen Arraiz, eta, horrenbestez, Euskadiko txapeldun titulua lortuta, denboraldi borobila egin du karatekak. «Karatea edozein adineko pertsonentzako da kirol onuragarria. Inoiz ez da berandu praktikatzen hasteko», azaldu du.