Lehen antxoa kiloak lehorreratu dituzte Ondarroan
Ohi baino arinago entzun dituzte ondarrutarrek hiru turrunak. Atzo goizean lehorreratu zituzten lehen antxoa kiloak, eta azken urteetan martxoaren lehen egunerako portuan antxoa ikustea pozgarritzat jo dute.Ontziak ez dira antxoatara atera asteon, berd...
Ontziak ez dira antxoatara atera asteon, berdeletara baizik, eta ekarri duten arrantzuaren zati handiena sardina izan den arren lehen antxoa aleak ere ekarri dituzte. Zenbait ontzik harrapatu dute antxoa aurreko egunetan, sarera sartu delako, baina kasu batzuetan itsasora bueltatu behar izan dute, atzo arte ez zen eta espezie hori lehorreratzeko epea zabaltzen. Gertakizun horrek aurtengo antxoa kanpaina «ederra» izango dela aurreikusteko «itxaropena» eman die euskal arrantzaleei.
33.000 tona
Europak antxoarentzat ezartzen duen Arrantzatzeko Kopuru Gehiengoa 33.000 tonatan dago aurten, eta, gainera, bandera espainiarraren menpe arrantzatzen duten ontziek, tartean euskaldunek, antxoa harrapatzeko esklusibitatea edukiko dute ekainaren 1era arte. Horren trukean, antxoaren arrantzan Espainiari dagokion kuotaren zati bat emango diote Frantziari.
Eguaztenean, 34.000 kilo sardina porturatu zituzten, oraindik ez baitute aurkitu berdela nondik nora dabilen.