Garapen jasangarriari buruzko lehenengo jardunaldia, Ispasterren
Herrian errausketa labea eraikitzeak dakartzan ingurumen arazoak jorratuko dituzte, adituen laguntzagaz. Jardunaldia prebentiboa izango dela esan dute, eta bihar egingo da, elizanGure Herria Bizirik Ispasterko ingurumen elkarteak antolatuta, Lea-Artiba...
Herrian errausketa labea eraikitzeak dakartzan ingurumen arazoak jorratuko dituzte, adituen laguntzagaz. Jardunaldia prebentiboa izango dela esan dute, eta bihar egingo da, elizan
Gure Herria Bizirik Ispasterko ingurumen elkarteak antolatuta, Lea-Artibaiko garapen jasangarriari buruzko lehenenengo jardunaldia egingo da bihar, egun osoan, Ispasterko elizan.2015ean jakin zuten askok ehorztetxe batek herrian errausketa labe bat ipintzeko proiektua aurkeztu zuela. Proiektu horrek ingurumen arazoak sortuko zituela iritzita, herritar batzuek elkartea sortu eta horren aurka egin zuten.
Epaitegietara jota, bi sententzia atera dira, biak ere ehoztetxearen aldekoak; azken sententzia behin betikoa da.
Herriko araudia
Elkarteko kideek kalitatezko ingurumena, bizitza osasungarria eta garapen jasangarria bultzatu nahi dute, eta, ondorioz, herrian errausketa laberik ez eraikitzeko esku artean dituzte baliabide guztiak erabiliko dituzte. «Ehorztetxeak proiektuagaz aurrera jarraitzen badu, udala herriko arautegiko B taldean aldaketak egitera behartuta sentituko da; B taldean sailkatutako ekintza kaltegarriak, osasungaitzak eta arriskutsuak onartuko lirateke». Momentuz, baina, udalak ez ditu aldaketok sinatu.
Gonbidapen zabala
Errealitate horren aurrean, elkarteak jardunaldi prebentiboa antolatzea erabaki du. Eta jardunaldi horietara herritarrak, udal ordezkariak edota ehorztetxeetako arduradunak gonbidatu ditu. «Ateak zabalik daude informazioa jaso nahi duten guztientzako. Gero, nork bere hausnarketa egin dezala».
Jardunaldi horietan hainbat adituk parte hartuko dute, tartean ohiko lurperatzearen alternatiba ekologikoki jasangarriaren (Promessa) sortzailea, enpresaren zuzendaria eta Espainiako arduraduna: Susanne eta Peter Wiigh-Masak eta Olga Bolart.