Emozioa eta dema nagusi, Beteranoen Eskupilota Txapelketan
Beteranoen Eskupilota Txapelketaren ligaxkako azken partiduak jokatuko dira asteburu honetan Lekeitioko trinketean. Gaur 19:00etan eta 20:00etan jokatuko dira norgehiagokak, eta emozioak gainezka egitea espero dute antolatzaileek.Moral eta Foster eta B...
Moral eta Foster eta Beraza eta Etxebarria neurtuko dira lehenengo partiduan. Martin kanpoan dagoela eta, Fosterrek haren lekua hartuko duela aurreratu dute antolatzaileek. Telleria eta Conde eta Kaltzakorta eta Bastida aurrez aurre egongo dira ondoren. Beraza eta Etxebarria elgoibartarrek irabaziz gero, sailkapenean berdinketa egongo litzatekeela azaldu dute arduradunek. Hori gertatuko balitz, berdinketa haustea domekan jokatuko litzateke, 10:00etan.