Alaine Agirrek 111 Akademiaren Saria jaso dezake
Alaine Agirre idazke bermeotarrak 2017ko 111 Akademiaren Saria jaso dezake Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama lanagatik. Izan ere, 111 Akademiak lehenengo bozketa txanda amaitu du, eta bost obra hautatu dituzte bigarren txandan bozkatzeko, horien artean ...
Hurrengoak dira Agirreren lanagaz batera lehenengo bozketa txandan botorik gehien jaso dituztenak: Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro; Alberto Ladronen Jainkoen zigorra; Uxue Alberdiren Jenisjoplin; eta, Iñigo Urdinagaren Surflaria eta Paradisua. Horien artetik aterako da, hortaz, 2017an euskal literaturak utzitako libururik gogokoena.
Jakitera eman dutenez, lehenengo txandan 83 akademiakidek eman dute botoa. Orain, akademiakideek martxoaren 15a baino lehen bidali beharko dute bost horietako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan, libururen batek jasotako botoen %40 bereganatuko balu, horrek jasoko luke 2017ko 111 Akademiaren Saria. Kopuru horretara iristen den lanik ez balego, berriz, bi bozkatuenak pasako lirateke finalera.
Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2017ko 111 Akademiaren Saria. Sari banaketa ekitaldia, hala eta guztiz ere, maiatzean egitea aurreikusten dute. Andoainen izango da.