56.000
Maiatzaren 12an jokatuko den Champions Cup finalerako 36.000 sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko, eta maiatzaren 11n jokatuko den Challenge Cup finalerako 20.000 leku baino gehiago erosi dituzte. Salmenta gehienak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Er...
Maiatzaren 12an jokatuko den Champions Cup finalerako 36.000 sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko, eta maiatzaren 11n jokatuko den Challenge Cup finalerako 20.000 leku baino gehiago erosi dituzte. Salmenta gehienak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Erresuma Batuan eta Frantzian egin dira. Sarrerek 25 eta 55 euro artean balio dituzte, eta salgai daude www.epcrugby.com webgunean. European Professional Club Rugbyren (EPCR) arabera, San Mamesen maiatzaren 11n eta 12an izango diren taldekako bi final handiek 33 milioi euro baino gehiagoko eragin ekonomikoa izango dute Bilbon eta orokorrean Bizkaian.