Xixiliko gazteak eta kadeteak, Bizkaiko Txapeldun
Banakakoan Zaira Gonzalez kadeteak brontzezko domina irabazi du. Martxoaren 10ean Euskadiko Txapelketa jokatuko dute LeioanBermeoko Areneko Kiroldegian lehiatu zuten oinarrizko mailako Bizkaiko Txapelketa zapatu arratsaldean, eta herriko Xixili Klubeko...
Banakakoan Zaira Gonzalez kadeteak brontzezko domina irabazi du. Martxoaren 10ean Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Leioan
Bermeoko Areneko Kiroldegian lehiatu zuten oinarrizko mailako Bizkaiko Txapelketa zapatu arratsaldean, eta herriko Xixili Klubeko gazteen eta kadeteen taldeek Bizkaiko txapeldun izatea lortu zuten.Taldekako lehian, kadete mailan Xixiliko taldea soilik aurkeztu zen. Gazte mailan, bi talde egon ziren, eta Bilboko Dana taldea izan zen bigarrena. Bakarkakoan, umeen, kadeteen eta gazteen oinarrizko mailetako gimnastak aritu ziren.
Banakakoan, kadete mailan, brontzezko domina jantzi zuen Zaira Gonzalezek, eta haren taldekide Estibaliz Basterretxea laugarren geratu zen. Getxoko taldeko Irati Ortuzar geratu zen Bizkaiko Txapeldun, eta Sakoneta taldeko Miren Garcia txapeldunorde.
Umeetan Laida Sanchezek parte hartu zuen, baina ez zuen lortu lehenengo hiruren artean sailkatzea. Hain zuzen, Leioako Sakoneta taldeko hiru partaidek osatu zuten podiuma; Henar Carrionek, Ashly Fernandezek eta Naroa Ribeirok.
Gazteetan, Garazi Asla aritu zen lehian. Min hartuta egon ondoren, orain dela bi aste hasi zen entrenatzen, eta lesioa guztiz gainditzea eta bere mailara bueltatzea zuen helburu.
Beste alde batetik, domekan amateurren 1. fasea jokatu zuten Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Taldeka zein bakarka lehiatu ziren Xixiliko gimnastak hitzordu horretan.
Goizean, esaterako, Oihane Egañak seigarren postua lortu zuen pilotagaz, senior B kategorian. Arratsaldean, Senior plus mailan bigarren sailkatu zen Idoia Hormetxea.
Halaber, arratsaldeko taldekako proban, gazte A mailan bigarren sailkatu zen Xixili; Sakoneta izan zen lehenengoa eta Ekilore hirugarrena. Kadete A kategorian, berriz, Sakoneta eta Itsaslur taldeen atzetik, hirugarren geratu zen talde bermeotarra.
Hurrengo txapelketak
Xixili Clubeko neskak Euskadiko Txapelketa prestatzeko gogor entrenatzen ari dira.
Martxoaren 10ean lehiatuko dute Leioan, Espainiako Txapelketara sailkatzeko helburuagaz. Hain zuzen, apirilaren hirugarren astean Guadalajaran (Gaztela-Mantxa, Espainia) jokatuko dute Espainiako Txapelketa.
Bestalde, Macarena Milla Torneoa lehiatuko dute Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, martxoaren 11n. Espainiako Txapelketan parte hartzen duten gimnas- ten erakustaldiaz gozatzeko aukera egongo da. Euskal Herriko taldeekin batera, besteren artean, Errioxatik, Kantabriatik eta Asturisetik etorritako taldeak ariko dira.