Mungiako Duatloian aurrean ibili dira bertoko triatletak
Euskal zirkuituko bigarren triatloi proba lehiatu zen asteburuan Mungian, eta, oraingoan ere, aurrean ibili ziren Lea-Artibai eta Busturialdeko triatletak. 176 kirolarik parte hartu zuten guztira, proban, euretatik 26 emakumeak.Gernikako Urdaitri triat...
Gernikako Urdaitri triatloi taldeko Irati Apraiz Olamendi podiumetik hurre gelditu zen. Laugarren postua eskuratu zuen, sailkapen nagusian 01.13.43 denbora eginez. Haren ondoren sartu zen helmugan Lekeitioko Garraitz Triatloi Taldeko Alba Mendazona Arandia; 01.14.09 denboragaz bosgarren gelditu zen.
Podiuma
Urdaitri nesken arteko hirugarren talderik onena izan zen Mungiako Esprint Duatloian. Apraizegaz batera, Olatz Uriarte Irustak (01.27.49) eta Silvia Hermida Sanchezek (01.36.21) egin zituzten denborarik onenak. Hermida beteranoen mailako zortzigarrena izan zen.
Lekeitioko taldeko Juanjo Ortiz de Mendibil ere aurrean ibili zen beteranoen artean. Bosgarren postua eskuratu zuen, 1.13.10 denboragaz. Kadete mailako podiumaren gorenera igo zen, bestalde, Garraitz taldeko Paula Ugarteburu. Denbora bikaina egin zuen: 1.34.35.