Otsailaren 15ean zabaldu zuten izen ematea
www.haitzbiribil.com webgunean , eta
martxoaren 8a [eguena] da izena emateko azken eguna. Egun horretan gauerdira arte izena eman ahalko da. Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu barik daudenek, ostera, 15 euro.
Egunean bertan izena emanez gero, 20 euro ordaindu beharko dituzte federatu zein federatu gabekoek.
Martxoaren 11an 08:30etik aurrera izena eman ahalko da.
14 urtetik 18 urtera artekoek parte hartu ahal izateko gurasoen baimena behar dute.
09:30ean hasiko da proba. Martxa luzean izena ematen duten txirrindulariek
33 kilometroko ibilbidea (1.300 metroko desnibel positiboagaz) burutuko dute, eta martxa laburrekoek
20 kilometrokoa (650 metroko desnibel positiboagaz). Ibilbideen zatirik gehiena (%80) mendi bideetatik izango da.
Ibilbidean zehar
anoa postu bat izango da guztientzat, eta bukaeran hamaiketakoa izango dute.
Parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dutela jakitera eman dute Haitz Biribil elkartearen ordezkariek.