Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea jardueraz beteta dator
Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea antolatu dute beste urte batez, sarea osatzen duten museo eta interpretazio zentroek. Aurten, Kultur ondarearen Europako urtea dela kontuan hartuta, egitarauko ekintza askok museoetan gorde, zaindu eta erakusten den ondare material eta ez-materiala izango dute ardatz. Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzarekin, Basquetourrek bultzatutako ekimena da. Hala, Euskal Kostaldeko Museoen Sarean dauden bertoko museoek ere parte hartuko dute: Ekoetxea Urdaibaik; Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek; Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak eta Bakearen Museoak; eta Bermeoko Arrantzaleen Museoak. Asteburuan hasi eta martxoaren 31 bitartean, horiek guztiek ateak irekitzeaz gain, adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak, irteera gidatuak… Egitaraua Arrantzaleen Museoa (Bermeo) Zapatuan eta domekan. Doan bisitatu ahalko da museoa. Martxoak 8, eguena. Emakumeek doan bisitatu ahalko dute museoa. Martxoak 11, domeka. -11:30. Zinea familian: Fishtales. Martxoak 17, zapatua. -16:30. Familia tailerra. Ekoetxea Urdaibai (Busturia) Zapatuan. -10:00-13:30. Erreserbako altxorrak: padurak. Ibilbide gidatua -17:30-18:30. Biotrack, 6 urtetik gorakoentzat. Domekan. -10:30-13:30. Oma Basondo ibilbide gidatua. Martxoak 10, zapatua. Izan Blue. Elkarlanean Jasangarri. Batutako dirua proiektuarentzat izango da. -11:00-12:00. Blue proiektuaren aurkezpena. -12:30-13:30. Haurrentzako ikuskizuna. -14:00-16:00. Ongintzazko ekitaldi gastronomikoa. -14:30-16:30. Haurrentzako tailerrak. -17:00-18:00: Maren abeslariaren kontzertua. -18:00-19:00: Txokolatada. Martxoak 11, domeka. -11:00-14:00. Ibilaldi Magikoa (Mitologikoa) Urdaibain. -12:00-13:15. Ekoetxea Urdaibai, Biosfera Erreserba. Bisita gidatua. Martxoak 17, zapatua. -10:30-13:30. Katillotxu. Megalitoko iraganera begirada ibilbidea Martxoak 18, domeka. -10:30-13:30. Ogoño- Itsaso alderako bidea. -11:00-13:00. Urdaibaiko altxorrak: itsasadarra itsasontziz. Martxoak 31, zapatua. -10:30-13:30. Illuntzar. Urdaibaiko begiratoki bat. Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga) Domekan. -11:00 – 19:00. Doako sarrera. Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo) Zapatuan eta domekan. Doan bisitatu ahalko da museoa. Zapatuan. -16:30. Neguko paseoa Museoko lorategitik. Martxoak 8, eguena. Emakumeek doan bisitatu ahalko dute museoa. -18:00. Goru erakustaldia. Martxoak 17, zapatua. -16:30. Familia tailerra: Elkanoren abenturak. Bakearen Museoa (Gernika-Lumo) Martxoak 10 eta 11. Ate irekiak, familientzako tailerrak eta bisita gidatuak, doan.