Ia 90 korrikalarik aurrez izena eman dute
Urdaibai Koparen lehen lasterketan parte hartzeko. Izena eman duten gainontzekoen artean, gehienak mendi martxa luzea egingo dutela azaldu dute Saltsamendi Kultur Elkarteko kideek.
Gogora ekarri dute domekan bertan izena eman ahalko dela, 08:00etatik aurrera frontoian.
Mendi martxa luzea eta mendi lasterketa
20 kilometrokoak dira, eta martxa laburrak, ostera,
9 kilometro ditu. Ibilbide
luzean lau anoa postu egongo dira, eta
laburrean bakarra. Amaieran ere parte hartzaile guztientzat izango da jan-edana.
Antolatzaileek adierazi dutenez,
ibilbide luzean aldaketa txiki batzuk egin dituzte;
zenbait hobekuntza. Familia artean egiteko mendi martxa laburreko ibilbidea, ostera, ia guztiz aldatu dute, eta Zugastieta gaineko
Askari menditxora igoko dira: “Ikusgarriagoa egin gura izan dugu, eta ibilbide polita osatu dugu. Egiteko eta ikusteko dotoreagoa da”. Orain arteko martxa laburreko ibilbideagaz ez dira oso konforme egon, eta beraz, ibilbidea egokituta parte hartzaileen gustukoa izango dela uste dute. “Hobetu nahian aritzen gara beti, eta parte hartzaileak pozik geratzen badira aurrerantzean ibilbide hori errespetatu eta mantenduko dugu”.
20 kilometroko ibilbideari dagokionez, orain arteko antzekoa izango da. Ajuria eta Berroja auzoetatik, Oiz menditik, Undabasotik eta beste hainbat txoko ederretatik pasatuko dira partaideak.
08:30ean irtengo dira mendi martxa luzeko parte hartzaileak, eta
10:00etan korrikalariak. Hamar minutu beranduago daukate irteera-ordua martxa laburreko partaideek.
Edozein zalantza argitzeko edota arazoren bat izanez gero,
ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.