Lea-Artibain hasiko da martxoaren 11n Bizkaiko l. Xendazaletasun Liga
Ondarroatik Lekeitiora doan GR 123 bidezidorrean zehar egingo da lehenengo etapa. Martxoaren 5erako eman behar da izena, Bizkaiko Mendizale Federazioaren webguneanBizkaiko bidezidor guztiak berrikusi eta homologatu ditu aurten Bizkaiko Mendizale Federa...
Ondarroatik Lekeitiora doan GR 123 bidezidorrean zehar egingo da lehenengo etapa. Martxoaren 5erako eman behar da izena, Bizkaiko Mendizale Federazioaren webgunean
Bizkaiko bidezidor guztiak berrikusi eta homologatu ditu aurten Bizkaiko Mendizale Federazioak, eta horiek guztiak ezagutzera eman eta erabilpena sustatu asmoz, Bizkaiko I. Xendazaletasun Liga antolatu dute herrialdeko mendigoizale taldeekin batera. Guztira 11 irteera izango dira, eta lehenengoa martxoaren 11n egingo da Ondarroatik Lekeitiora doan GR 123an zehar.Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuko du Bizkaiko birako lehen etapa, eta jakitera eman dutenez, «ibilbide oso erraza eta oso polita da, lau bat ordutan egiteko modukoa».
Parte hartzaileak Lekeitiora joan beharko dira lehenengo, eta antolakuntzak autobusak jarriko dizkie Lekeitiotik Ondarroara heltzeko. «Horrela ibilbidea Lekeition amaitutakoan bertan hartu ahalko dituzte ibilgailuak berriro, etxera itzultzeko», azaldu du Jabier Arrate Artibai Mendigoizale Taldeko kideak. Horrela, beraz, Lekeitioko plazan jarri dute hitzordua 09:00etan, autobusa hartzeko.
Ondarroatik, berriz, 09:30ean irtengo dira parte hartzaileak, eta Itsasaurre Zubia izango dute abiapuntua. Bidea ondorengoa izango da: Ondarroa-Asterrika-Mendexa eta Lekeitio. Denetara 15 kilometro.
Izena emateko
Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik, Bizkaiko Mendizale Federazioaren webgunean edo Artibai Mendigoizale Taldearen lokalean. Martxoaren 5era arte egongo da aukera. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek, berriz, 8 euro, asegurua ere ordaintzeko. Federatuta dauden umeek ez dute ezer ordainduko, federatu gabeek, ostera, aseguruarentzako 3 euroak ordaindu beharko dituzte.
Martxoaren 11n Lekeitio eta Ondarroa arteko GR 123 etapagaz hasi eta beste hamar irteera edukiko dituzte aukeran xendazaleek familian edo lagunartean egiteko. Liburuxka bat emango diete, gainera, lehen etapan, eta parte hartzeagatik puntuak lortzen joango dira. Antolatutako irteeren herena egiten dutenek opariak izango dituzte amaieran.
Xendazaletasun Ligako ibilaldiagaz gainera, beste hainbat irteera egingo ditu, aurten ere, Artibai Mendigoizale Taldeak eskualdeko beste mendi taldeekin batera. 11 irteera egingo dituzte guztira, Euskal Herrian zehar. Euren artean hiru eguneko irteera bat ere egingo dela azaldu du Jabier Arratek, uztailaren 6tik 8ra Frantziako Gavarniera egingo dutena.
Bestalde, urtero bezala Ibilaldi Neurtua antolatuko dute apirilaren 15ean, eta Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia maiatzaren 1ean.
Iazko parte hartze ona ikusita, aurtengo urrian ere Mendi Astea antolatzea erabaki du Markina-Xemeingo taldeak. Hitzaldiak, emanaldiak eta orientazio ibilaldiak osatuko dute egitaraua, besteak beste.
Urtea hasteko Urregaraira egin zuten lehen irteera, eta Akarregiko Finalista Egunagaz amaituko dute 2018ko egitaraua. Ohi modura, bertan 10 eta 20 mendi egin dituztenei dominak banatuko dizkiete. 2017an, esate baterako, hamalau mendigoizale saritu zituzten, eta 20.000 metroko lehiaketan zein 100 mendikoan parte hartu zutenek ere oroigarria eraman zuten.
Lapurreten ondorioz apurtu zituztenak konpondu eta Oizko aterpetxea ere prest dagoela gogora ekarri du mendi taldeko kideak. «Argia eta ura berrezarri ditugu, eta, aurten, jende gehiago ibiliko dela uste dugu». 2017an hamar bat kuadrilla igaro ziren bertatik.