Jendetza elkartu da pentsio duinak eskatzeko
Pentsio duinak behar dituztela aldarrikatzeko jendetza batu zen atzo goizean Ondarroako Alamedan.Herriko zein eskualdeko beste zenbait herritako pentsiodunak hurbildu ziren Bizkaiko Pentsionistak Martxan taldearen hitzorduari erantzunez, tartean, Ondar...
Herriko zein eskualdeko beste zenbait herritako pentsiodunak hurbildu ziren Bizkaiko Pentsionistak Martxan taldearen hitzorduari erantzunez, tartean, Ondarroako Udaleko arduradunek eta Berriatuko alkateak.
Pentsio duinak aldarrikatu zituzten, eta, horretarako, besteak beste, neurri batzuk hartzeko eskatu dute: «Gobernuak ezarri duen %0,25eko igoera apurtzea, pentsioak birkalkulatzeko erreferentzia bezala KPI indizea erabiltzea eta Europako Karta Sozialak ezarrita duenaren arabera gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea».
Horregaz guztiagaz batera, Babes eta Segurtasun Sozialerako Erakunde Propioaren aldeko aldarrikapena ere egin zuten atzo. Amaitzeko, adierazpen bat irakurri zuten, eta txalo zaparradagaz eman diote bukaera.
Astero biltzeko erabakia
Bidutakoei aurrera egiteko eta borrokan jarraitzeko deia luzatu zieten; denen artean astelehenero Alamedan 12:00etan batzea erabaki dute, aldarrikapenekin jarraitzeko: «Mugitzen ez bagara eta borrokatzen ez badugu, ez dugu ezer lortuko».