Ibarruriko proban aurretiaz izena emateko azken eguna da gaur
Datorren domekan Ibarruriko Mendi Martxagaz hasiko da aurtengo Urdaibai Kopa. Eta bertan parte hartu ahal izateko, gaur da aldez aurretik izena emateko azken eguna.Internet bidez Urdaibai Koparen webgunean (www.urdaibaikopa.eus) izena ematen dutenek 8...
Internet bidez Urdaibai Koparen webgunean (www.urdaibaikopa.eus) izena ematen dutenek 8 euro ordaindu behar dituzte. Egunean bertan, ostera, 12 euro ordaindu beharko dira.
Urdaibai Koparen lehenengo proba horretan mendi martxa luzea eta mendi lasterketa 20 kilometrokoak izango dira.
Martxa laburrean izena ematen dutenek 9 kilometroko ibilbidea burutuko dute.
08:30ean irtengo dira mendi martxa luzeko parte hartzaileak, eta laburrekoentzat 10:10ean jarri dute ordua.
Korrikalariak 10:00etan abiatuko dira.
Edozein zalantza argitzeko edota arazoren bat izanez gero, ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.
Goitisolo eta Irazu
Iaz ere Ibarrurikoa izan zen kopako lehenengo mendi lasterketa, eta Joanes Goitisolok eta Araitz Irazuk irabazi zuten.
Hain zuzen ere, bi arrolapetar horiek izan ziren 2017ko Urdaibai Koparen txapeldunak.