Txotxongiloak protagonista, gaur eta bihar
Txotxongiloen tailerra eta ikuskizuna egongo dira aukeran, gaur eta bihar, hurrenez hurren, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Tailerra 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Doan izango da, baina lekuak mugatuak izango dira, eta aldez aurre...
Txotxongiloen tailerra eta ikuskizuna egongo dira aukeran, gaur eta bihar, hurrenez hurren, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Tailerra 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Doan izango da, baina lekuak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik izena eman behar da. Bihar, ostera, Cletaren ametsa txontxongilo ikuskizuna egongo da 17:30ean, 4 urtetik gorako umeentzat. Sarrerak 3 euro balio ditu; bazkideentzat 2 euro.