Lekeitioko trinketeko azkenaurrekoak erabakitzen hasiko dira
Beteranoen Esku Pilota Txapelketako lau partida jokatuko dira asteburuan. Hezetasunagatik atzeratutako partida bat jokatuko dute gaur. Partidu borrokatuak espero dira gaur eta domekanBeteranoen Esku Pilota Txapelketaren azkenaurrekoak erabakitzen hasik...
Beteranoen Esku Pilota Txapelketako lau partida jokatuko dira asteburuan. Hezetasunagatik atzeratutako partida bat jokatuko dute gaur. Partidu borrokatuak espero dira gaur eta domekan
Beteranoen Esku Pilota Txapelketaren azkenaurrekoak erabakitzen hasiko dira asteburu honetan. Jadanik, lehen bikotea zehaztuta dago. Partida bat bera ere galdu barik, Astigarraga eta Egaña dira lehen sailkatuak azkenaurrekoetarako.Asteburu honetan lau partida jokatuko dira, hiru gaur arratsaldean eta bakarra domeka goizean. 19:00etan hasiko da gaurko jokoa. Jaunarena eta Foster eta Kaltzakorta eta Bastida aurkituko dira aurrez aurre.
Jaunarena nafarra eta Foster lekeitiarra txapelketa polita egiten ari direla diote antolatzaileek, eta gorantzko joera hartu du bikoteak, baina Kaltzakorta eta Bastidak azkenaurrekoetan egon nahi dute, eta horretarako partidu hori irabazi beharra daukate. «Bastida atzelari debarrak ipini dezake abantaila bere golpeagaz, eta Kaltzakortak aurrean barkatzen ez duenez, faboritoak dira», esan dute.
19:45ean aterako dira kantxara Telleria eta Conde eta Pradera eta Gandiaga. Iazko txapeldunek partida zaila daukate bikote berria izango dute eta aurrez aurre. «Nahiz eta Telleriak ofizio gehiago izan, Pradera gaztea aurre egiten saiatuko da».
Atzean, berriz, oso ondo ari da Gandiaga, baina Conde ere maisua da pilotak sarera botatzen eta partida orekatua izan daitekela uste dute antolatzaileek.
Irabazteko premia
Gaurko azken partida 20:30ean hasiko da. Hezetasunagatik partidak atzeratuta daudenez, Telleriak eta Condek bigarren partida jokatuko dutela azaldu dute txapelketako arduradunek. Aurrean Elgoibarreko bikotea izango dute, Berazak eta Etxeberriak osatutakoa. «Azken hauek partidua irabazteko aukera izan dezakete aurkarien nekeagatik. Etxebarria sasoi onean dago, eta Beraza lesiotik errekuperatua badago, aurrean nahasten ahaleginduko da».
Ohi bezala, 10:00etan hasiko da domekako norgehiagoka. Moral eta Martin lekeitiarrak jokoa hobetzen ari dira, eta oraindik ere aukerak dituzte azkenaurrekoetara sailkatzeko. Aurrean izango dituzte Kaltzakorta eta Bastida. Azken bikote horrek ere irabazteko premia dauka aurrera egin nahi badu. «Martinek ez du pilota galdurik izaten, eta Bastidan ikutuari eusten saiatuko da». Moralek aurreko txoko guztiak ezagutu arren Kaltzakortaren abiadurari aurre egiteko zailtasunak izango dituela diote.