Lea-Artibai Emakumeen Traineruen Elkartean egongo da
Emakumeen Traineru Elkartea sortu dute aste honetan, eta tartean dago Lea-Artibai ere.Eguaztenean Eibarren egindako bileran adostu zuten 14 arraun elkartek Emakumeen Traineruen Elkartea sortzea, emakumeen arraunketa berrantolatzeko helburuagaz. Esan du...
Eguaztenean Eibarren egindako bileran adostu zuten 14 arraun elkartek Emakumeen Traineruen Elkartea sortzea, emakumeen arraunketa berrantolatzeko helburuagaz. Esan dutenez, helburua mutilen TKE eta KAE-1 ligen antzeko funtzionamendua edukitzea da. San Juan, Orio, Hibaika, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra, Hernani, Tolosaldea eta Hondarribia gipuzkoarrak eta Gipuzkoako Arraun Federakuntzan izena emanda dagoen Lapurdi, Kaiku, Deusto eta Lea-Artibai bizkaitarrak eta Colindres eta Astillero espainiarrek osatzen dute momentuz Emakumeen Traineruen Elkartea.
Mutilek daukaten funtzionamendu antzekoa edukitzea da nahi dutena. EuskoTren ligak jarraituko luke gorengo maila izaten, eta txapelketa horretan parte hartzerik ez luketeen taldeek, ostera, bigarren maila batean egingo lukete arraun; EuskoTren ligan parte hartzen dutenek TKE ligakoen egutegi bera jarraitzea eta gainontzekoek KAE-1 ligako egutegian lehiatzea da daukaten ideia.
Beste proposamen bat ere badago: EuskoTren liga sei taldetara handitzea. Proposamen horrek aurten aurrera egitea zaila dirudi, beraz, aurten ere bi estropadetara jokatuko dute gorengo ligarako txartela. Bliteke galiziarrek ere parte hartzea.