Izaskun Bilbao bermeotarrak hitzaldia emango du gaur, batzokian
Gernika-Lumoko Batzokiak Izaskun Bilbao Barandika EAJ-PNVren europarlamentariaren bisita hartuko du gaur. Bizkai, Araba eta Gipuzkoa eta Busturialdearen ikuspuntutik «interes bizikoak» diren Europako gaiak landuko ditu.Hain justu, 19:00etan hasiko du...
Hain justu, 19:00etan hasiko du berbaldia bermeotarrak, eta ordutik aurrera hainbat gai izango ditu hizpide: Europan euskara defendatu, hizkuntza gutxituak babestuz; Herrien Europa, ametsa al da?; Errefuxiatuen arazoen aurrean Europar Batasunaren politikak eta neurriak…
Sarrera irekia izango dela jakinarazi du EAJk, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu die.