Emakumeen Egunari begira antolatzen hasita daude Bermeon ere. Sorginorratz emakumeen taldeak deituta batzarra egin zuten herenegun, eta sektore askotako emakumeak bertaratu ziren. Hala, han bildutakoek Emakumeok Planto aldarriagaz bat egitea adostu zut...

Emakumeen Egunari begira antolatzen hasita daude Bermeon ere. Sorginorratz emakumeen taldeak deituta batzarra egin zuten herenegun, eta sektore askotako emakumeak bertaratu ziren. Hala, han bildutakoek
Emakumeok Planto aldarriagaz bat egitea adostu zuten, eta egun horretarako mobilizazioak prestatzen hasita daude. Momentuz, honakoa egitea adostu dute: 11:00etan Goiko Plazatik abiatuta, kalejira zaratatsua egingo dute, eta 13:00etan, elkarretaratzea, Lameran. 12:00etan zein 13:00etan, bestalde, minutu bateko isiluneak egingo dituzte, «hildako emakumeak gogoan izateko».