Lanbide Heziketako ikasleak Startinnovako finalerako sailkatu dira
Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen programan bigarren puntuazio onena lortu dute 18 urtetik gorako kategorian. Proiektua defendatu beharko dute eguazteneko finaleanIleapaindegia etxean bertan proiektuagaz Startinnova programaren finalerako sa...
Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen programan bigarren puntuazio onena lortu dute 18 urtetik gorako kategorian. Proiektua defendatu beharko dute eguazteneko finalean
Ileapaindegia etxean bertan proiektuagaz Startinnova programaren finalerako sailkatu dira Lekeitioko Lanbide Heziketako Administrazio Kudeaketako ikasleak.Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen Startinnova programan Bizkaiko 41 ikastetxetako 49 taldek parte hartu dute, eta 18 urtetik gorako kategoriako bigarren puntuaziorik onena lortu du IES Lekeitio BHIko Atea 2 taldeak.
Enpresa ideia bat sortu, taldean garatu eta ideia aurkeztu zuten, eta proiektua defendatu beharko dute orain, enpresa, hezkuntza eta ekintzailetza mailan onespen handiko profesionalez osaturiko epaimahai baten aurrean. Izan ere, kategoria bakoitzeko (16 eta 17 urte artekoa eta 18 urtetik gorakoa) bost proiektu onenek azken fase erabakigarria gainditu beharko dute datorren eguaztenean EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean, Sarrikon. 09:00etatik 15:00etara bitartean igaro beharko dira 18 urtetik gorako kategorian sailkatu diren C.E.P.E. Somorrostro, IES Lekeitio BHI, IES Francisco de Vitoria BHIko bi taldeak eta CIFP San Jorge LHIko ikasleak epaimahaiaren aurretik.
Oso pozik
Deiene Arantzeta Larrinagak, Ibai Saenz Perezek, Jone Blanco Zuazuak eta Mikel Guijas Barainkak osatzen dute finalean egongo den Atea 2 taldea. Sortu duten proiektuaren izenak adierazten duen modura, etxez etxeko zerbitzua ematen duen ileapaindegia da gazteek prestatu dutena, eta ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, finalean egoteagaz oso pozik daude.