Joseba Itxaso: «Gizartea ikusteko bi modu desberdin kontatzen ditut»
Bermeoko Arrantzaleen Museoan aurkeztuko du gaur, 19:00etan, bere lehen liburua: 'Nada sabes de la quinta estacion'.
Pertsonaia eta gertakizun ezberdinak erabilita, gatazkak sorrarazten ditut, irakurleek batzuen zein besteen ohiturak zeintzuk ziren jakitekoNada sabes de la quinta estacion izenburua jarri diozu liburuari. Zer dela eta? Irakurleek igarri beharko duen gauza bat da hori. Liburuaren mamia hor dago, eta azken atalean aurki daiteke. Hasiera batean, beste izenburu bat zeukan, eta aldatzeko gomendioa egin zidaten. Arreta bereganatzeko izenburu bat jartzea gomendatu zidaten. Hortaz, liburua urtaroka banatuta dagoenez, eta amaieran Sarako munduaren gaineko misterioa zabaltzen denez, la quinta estacion-etik abiatzea erabaki nuen. Baina ezin dut esan zer den bosgarren urtaro hori, eleberria hondatzea izango litzatekeelako. Hortaz, irakurri beharra dago zer den jakiteko. Zer kontatzen du? Gizartea ikusteko bi modu ezberdin kontatzen dira liburuan. Udako solstizioan hasten da liburua, Saran. Antzinako ohiturak kontatzen dira horretan, ama lur, eguzkilorea…, gizarte horretan kolektibismoa zen nagusi, lurrek ez zeukaten jaberik; urtaroen arabera ekoizten zuten. Soberan zeukatena esportatu egiten zuten, Baionatik. Hala eta guztiz ere, ingelesek Baiona hartu zutenean, ez zeukaten esportatzeko modurik. Orduan, Sarakoek Bermeo ikusi zuten egoki euren produktuak esportatzeko. Hango bat Bermeora dator orduan, eta baiezkoa eman bai, baina euretako norbait Bermeon egon beharko zela esan zioten euren gauzak zaintzeko. Orduan, familiagaz dator Bermeora, eta hor hasten da konfrontazioa, Sarakoak euren ohiturekin datozelako, hemengoekin alderatuta ezberdinak. Bermeon feudalismoa amaituta dago, eta gremioak martxan daude. Ekonomikoki ere beste mundu bat da. XIV. mendea urre gorrizkoa izan zen Bermeorentzat, oso garrantzitsua izan zen. Nik, horrenbestez, pertsonaia eta gertakizun ezberdinak erabilita, gatazkak sorrarazten ditut, irakurleek batzuen zein besteen ohiturak zeintzuk ziren jakiteko. Eleberriak amaiera nahikoa gogorra dauka, baina ezin dut gehiago aurreratu.
Ez dut astirik eduki amaitzeko, hortaz, istorioak jarraipena edukiko du bai ala bai.Errealitatea eta fikzioa nahastu dituzu, hortaz. Sarakoa fikzioa da gehienbat. Ekintza historikoak, hala ere, benetakoak dira. Esate baterako, Alfonso XI. erregea Bermeora etorri zenekoa ere agertzen da liburuan. Talako eliza ere agertzen da, eta gertakizun ezberdinen bitartez, eliza zergatik sortu zuten eta zergatik jarri zuten gune horretan jakin ahalko dute irakurleek. Datu errealei bizitasuna emateko, hala ere, beharrezkoa da fikzioa. Liburuak jarraipena izango du? Bai, ez dut astirik eduki amaitzeko, hortaz, istorioak jarraipena edukiko du bai ala bai. Lehenengo eleberria zabalik geratzen da, eta irakurleak jakin gurako du zer gertatu den. Liburuan agertzen den garaian oraindik ez zegoen Bermeoko harresia amaituta. Zarragoitxiko gaztelua bai bazegoen. Idatzita dago, hala ere, Bermeoko harresia amaitzeko gaztelu hartatik hartu zituztela harriak, antza denez, ez zituzten harriak aurkitzen edota ez zegoen dirurik. Hori guztiori hurrengo liburuan sartzeko asmoa daukat, gertakizun ezberdinekin jarraituta. Bigarren zatiagaz hasita nago, nahiz eta orain apur bat utzita daukadan; buruan egituratuta daukat. Hurrengoan, atal bakoitzean, lauzpabost urteko jauziak egongo dira. Ondorengoak urte garrantzitsuak dira, eta sartu beharra dauzkat.
Gustua hartu diot. Zailtasunekin hasi banintzen ere, erraztasun handiagoagaz idazten dut orain.Zerk animatuta hasi zinen idazten? Beti daukat erronkaren bat; beste sasoi batean, adibidez, margotu egiten nuen. 2013. urtean hasitako liburua da hau, neguan. Historia beti izan dut gustukoa, baina orain arte inoiz ez dut idatzi. Etorkizunean idazlea izango naizen ez dakit, gaur egun ez daukat nire burua idazletzat. Hala ere, zuzentzaileak esan zidan elkarrizketak ondo josita zeudela. Zati bat idatzita neukan, eta emazteari esan nion irakurtzeko, jarraitu behar nuen ala ez jakiteko. Ez nuen denborarik galdu gura. Gustatu egin zitzaion, eta jarraitzeko esan zidan, eta hala jarraitu nuen. Zatika idatzita dago, udaberri eta uda sasoian beste gauza batzuetan ematen ditudalako egunak, eta zatika idaztea ez da erraza. Hasiera batean, gainera, luzeagoa izan zen, eta moztu egin behar izan dut. Asko irakurtzen dut, baina idazteari ekin nionean utzi egin nuen, beste idazleen eraginik ez hartzeko. Idazteak harrapatu egin zaitu? Bai, harrapatu egiten du. Gustua hartu diot. Zailtasunekin hasi banintzen ere, erraztasun handiagoagaz idazten dut orain. Hiztegi aldetik, gainera, oso aberatsa dela esan didate.
Zinematografikoa ere badela esan didate. Niretzat bai bada, nik nire buruan pertsonaiak bizi izan ditudalako.Irakurri dutenek zer diote? Eleberriak gustuko dutenek gustukoa izan dute. Txantxa modura, Ken Folleten istorioekin parekatu nau ezagun batek. Ken Follet, baina, jangoikoa da hone- tan. Kasualitatez, hala ere, Elkar liburu dendan nire liburua jarri dute Ken Folleten liburuen ondoan. Zinematografikoa ere badela esan didate. Niretzat bai bada, nik nire buruan pertsonaiak bizi izan ditudalako. Euskaratzeko asmorik ba al daukazu? Nik ezinezkoa dut, ez naiz euskaraz idazteko gai ikusten, baina argitaletxeren bategaz harremanetan jarriko naiz horretarako, asko gustatuko litzaidakeelako euskaraz ere edukitzea. Durangoko Azokan euskaraz zein gazteleraz liburua aurkeztea izango litzateke nire ilusioa. Liburua non aurkitu daiteke? Elkarrek banatzen du bertoko liburu dendetan. Hala ere, gaur, Arrantzaleen Museora ere eroango ditut. Ebook formatuan ere badago eskuragarri.