Gernikaldeko elizak martxora bitarteko egitarau zabala prestatu du
Gernikaldeko elizak garizumarako egitarau zabala prestatu du. Hala, gaur hasi eta martxora bitartean, herritarrek aurkezpenak, hitzaldiak, zine forumak eta ibilbideak edukiko dituzte aukeran.Lehenengo aurkezpena gaurko antolatu dute. Juanjo Elezkano Be...
Lehenengo aurkezpena gaurko antolatu dute. Juanjo Elezkano Bermeoko Santa Eufemia eta Andra Mari elizetako parrokoak euskarazko eliz abestiekin kaleratu duen Jainkoa gurekin dago diskoaren aurkezpena egingo du. Ez da Elezkanok kaleratzen duen lehenengo diskoa. Orain 40 urte inguru atera zuen lehengo diskoa, Mikel Zaratek idatzitako letrekin. Oraingoan, familia mezetan abesteko abestiekin osatu du diskoa.
Bi dira antolatu dituzten zine forumak, eta horiek Pedro Duranak gidatutako ditu. Hitzaldiak ere bi izango dira, eta martxoaren 18an, beste alde batetik, Elizak lotuz ibilaldia egingo dute, Mertzedetik hasi eta Kortezubiraino.