Formakuntza ikastaroak emango dituzte Lekeitioko KZgunean
Telefono mugikorrak edo tabletak erabiltzen ikasi eta trebatu nahi dutenei edo Internet bidezko ordainketak segurtasunez egiten ikasi nahi duten herritarrei zuzendutako formakuntza saioak eskainiko ditu Lekeitioko KZguneak.Beste batzuen artean, posta e...
Beste batzuen artean, posta elektronikoaren erabilera lantzen duen ikastaroa, Facebook edo Instagram bezalako sare sozialen bitartez komunikazioa hobetzea bilatzen duena, eguneroko tresna informatikoak erabiltzeko laguntza eta Internet bidezko erosketa seguruak zelan egin azaltzen dutenak emango dituzte.
Ikastaroak edozein herritarrek egin ditzakeela azaldu dute, hala ere, batez ere nagusiei bideratutakoak direla azpimarratu dute antolatzaileek.
Guztiak doan
Eskolak goiz zein arratsaldez izango dira, eta formakuntza Lekeitioko zentroko hezitzaileak emango du. Formakuntzak iraun bitartean, gainera, ariketa praktikoak egingo dira edukiak ondo ulertzeko.
Ikastaroetan parte hartzeko izena aldez aurretik ematea beharrezkoa dela jakitera eman dute antolatzaileek. Horretarako, bi bide egongo dira: batetik, Lekeitioko kultur etxean fitxa txiki bat bete beharko da, edo bestela, izen ematea www.kzgunea. eus webgunearen bidez egin daiteke. Ikastaro guztiak doan izango dira.