Euskadiko Kirol Portuak erakundeak kudeatuko ditu portuak laster
Legedi berriagaz portuen «homogeneizazioa» lortu nahi da. Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeokoei eragingo die. Kontseilu bereziak osatuko diraEuskal portuek legedi berria edukiko dute denbora gutxiren buruan, eta horregati...
Legedi berriagaz portuen «homogeneizazioa» lortu nahi da. Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka eta Bermeokoei eragingo die. Kontseilu bereziak osatuko dira
Euskal portuek legedi berria edukiko dute denbora gutxiren buruan, eta horregatik Euskadiko Kirol Portuak izeneko erakundeak kudeatuko ditu euskal kostaldeko hamabost portu.Hauek dira EKPk kudeatuko dituen portuak: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia. Batzuk dagoeneko bere kudeaketapean daude, Mutrikukoa esate baterako, baina portu ez komertzialen kudeaketa Espainiatik Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasatzean aipatu portuak ere erakunde horren menpe egongo dira.
Salbuetsiko dituzten portu bakarrak Bilbokoa eta Pasaiakoa izango dira; horietan ontzi komertzialak ere aritzen direnez, estatu espainiarraren kudeaketaren menpe jarraituko dute.
Aurreko legegintzaldian egin zuen EAJ alderdiak lege proiektua aurrera ateratzeko lehen saiakera, baina oposizioak atzera bota zuen. Aurten, EAJ eta PSEk berriz egin dute saiakera Legebiltzarrean, eta, oraingoan, lege proiektuak aurrera darrai Portuen eta Itsas garraioaren legediagaz. EH Bilduk osoko zuzenketa eskatu zuen, baina ez zuten babes nahikorik lortu. Lege berriaren xedea euskal portuek legedi propio eta arautzaile bat edukitzea da. Gaur egun, portuetako legedia espainiar estatuko legedian oinarritzen da. Portuetako legedi berria kostaldeko herrietako turismoaren gorakadagaz eta aisialdirako arrantzaren gorakadagaz batera iritsiko dela esan dute.
Aurreko legegintzaldian jeltzaleek aurkeztutako proposamenaren eta oraingoaren arteko ezberdintasun nagusia eskubide pribatuko erakunde publiko baten sorrera kentzen dela da, Kaiak izenekoa, hain zuzen. Aurreko proposamena atzera botatzearen arrazoietako bat erakunde horren sorrera izan zen, oposizioak uste zuelako pribatuta- sunari ateak zabaltzen zizkiola etorkizunera begira.
Legedi berriagaz, arrantzarako eta erabilera komertzialetarako portuen kudeaketak, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpe jarraituko du, Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoaren barruan.
Homogeneizazioa
Lege proiektu berriak, baina, Euskadiko Kirol Portuak erakundean aldaketa juridiko bat egitea aurreikusten du; eskubide pribatuko erakunde publiko bat izatera pasatzea. Esan dutenez, aldaketa horrek ez du eragingo aldaketarik erabiltzaileengan, baina eskubide guztiak edukiko ditu gai administratiboetan. Lege berriaren beste helburuetako bat da Bizkai eta Gipuzkoako portu guztiak «homogeneizatzen» joatea. Gaur egun, Lea-Artibai eta Mutrikun EKP erakundeak kudeatzen duen portu bakarra Mutrikukoa da. Ondarro- ako eta Lekeitioko portuak prozesu baten bidez pasako dira EKPren menpekoak izatera. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak portuak dituzten herri bakoitzean kontseilu bat ere osatu nahi du, bakarrik kontseilu aholkularia izango litzatekeena. Herriko eta portuko eginkizunen eta egunerokotasunaren arteko jarraipena egitea lortu nahi dute.