Eskualdeotako udalek ez diote Udalkutxari dirurik bueltatu behar
Lehenengo aldiz zortzi urtean udalek ez dute dirurik itzuli behar. Bizkaiko Foru Aldundiak 12.147.328 milioi euro gehiago ordainduko dizkie udalei; iaz baino %1,5 gehiagoFinantzen Lurralde Kontseiluak herenegun Bilbon egindako bileraren ostean, 2017ko ...
Lehenengo aldiz zortzi urtean udalek ez dute dirurik itzuli behar. Bizkaiko Foru Aldundiak 12.147.328 milioi euro gehiago ordainduko dizkie udalei; iaz baino %1,5 gehiago
Finantzen Lurralde Kontseiluak herenegun Bilbon egindako bileraren ostean, 2017ko ekitaldiaren amaierako behin betiko datuak jakitera eman zituen. Eta urrian egindako bileraren aurreikuspenak berretsi ditu. Orduan zehaztu zuten 2017ko likidazioa ez zela negatiboa izango.2017ko ekitaldiko likidazioaren ondoren, diru bilketaren gehikuntzari esker, 2017ko ekitaldiko konturako emateetan baino 12.147.328 milioi euro gehiago ordainduko dizkie Bizkaiko Foru Aldundiak udalei, hau da, udalek jaso beharreko guztizko zenbatekoa % 1,5 gehiago izango da. Iaz konturako emateak 795 milioi euro pasatxo izan ziren; orain, ekitaldiko likidazioaren ostean, behin betiko zenbatekoa 807 milioi izango da.
Udalek autonomiarako eta mendekotasunerako duten laguntza ere zehaztu zuten. Horiek biltzen dituen SAAD funtsetatik 10.725.125 milioi euro gehi- ago jasoko dituzte.
Martitzeneko bileran adierazi zutenez, Espainiar Estatuko Administrazio Orokorrak transferituko ditu, kupoari buruzko akordioa sinatu eta gero. Kopuru hori ordainketa bakarrean jasoko da, eta 2012-2017 bitarteko SAAD funtsen atzerapenen erregularizazioaren ondorio da, Espainiako Estatuarekiko Kupoaren Batzorde Mistoan adostutako mailagaz bat etorriz.
Kontseiluak udalentzako laguntzei buruzko dekretuen gaia ere aztertu zuen. Abenduan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018. urterako UdalkutxaUdal Finantzaketarako Foru Funtsetik ezustekoetarako transferentziak emateko prozedura arautzen duen dekretua.
Bizkaiko udalerrietan fenomeno naturalek eragindako kalteen, arau aldaketen, bereganatutako eskumenen, administrazio publikoek emandako ebaz- penen edo hasieran aurreikusi ezin izan ziren obra aldaketen ondorioz sortzen diren gastu ekonomikoak ordaintzen laguntzeko dira aipatu dekretuak.
Udalerri txikiak
Herri txikietan azpiegitura lanak finantzatzeko helburuagaz, 2 milioi euroko laguntzak emateko dekretu bat argitaratu zuen aldundiak urtarrilaren amaieran. Gehienez 7.500 biztanle dituzten udalerriek parte hartu ahal izango dute, eraikinetan zaharberritze obrak egiteko, oinezkoentzako eremuak atontzeko, bide publikoak eta hiri aparkalekuak egiteko eta ekipamendu publikoak estaltzeko, besteren artean.
Milioi bat euro ditu 1.200 biztanle edo gutxiago dituzten udalerrietako obrak finantzatzeko, eta beste milioi bat euro 7.500 biztanle arteko gainerako udalerrietarako. Diruz lagundu ahal izango den gehieneko aurrekontua 30.000 eurokoa izango da lehenengo tarteko udalerrientzat, eta 100.000 eurokoa besteentzat. Deialdia martxoaren 16ra arte luzatuko da.
Kontseilua
Bizkaiko udalen eta foru aldundiaren arteko koordinaziorako eta parte hartzerako organoa da Finantzen Lurralde Kontseilua. Udal finantzaketaren banaketa du helburu, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoko jarduera ekonomiko-finantzarioaren eta aurrekontu-jardueraren koordinazioa ere.
Hamar kidez osatuta dago. Bost Bizkaiko Foru Aldundiko kargudun dira: Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Kontseiluko burua, Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen foru diputatua, Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintzako diputatua, Elena Unzueta bozeramailea eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua eta Jose Rubi Ogasun eta Finantza Saileko idazkari nagusi teknikoa. Gainontzeko bost kideak Eudelen (Euskal Udalen Elkartea) ordezkariak dira: Balmasedako, Bilboko, Ermuko, Larrabetzuko eta Muskizko udalak.